XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

JA JA JA JAI!...

129. orrialdea:

BENE-BENETAN... KATUA BERBETAN!

Katua ikastaroan zehar gure aldamenean egon da, ariketak zertarako egiten genituen adierazten.

Ikasurtea bukatu aurretik, gure ebaluazioa egingo dugu.

Irudimena, hau da, gauzak asmatu, ideiak eduki...

Ondo landu al dugu?

Gorputz- eta keinu-adierazpena, hau da, hitz egin gabe zerbait adierazi...

Ondo landu al dugu?

Ahozko eta idatzizko adierazpena, hau da, ondo eta garbi hitz egin, eta ondo eta txukun idatzi...

Ondo landu al dugu?

Bai!... Beraz, katua pozik egongo da.

Hori adierazteko katua barrez margotuko dugu.

Erdipurdi? Beraz, katua serio egongo da.

Ez al dugu denbora behar den bezala aprobetxatu?

Haserre egongo da gure katua!

Gero, haur bakoitzak, zer gustatu zaion adierazi behar du, esaldi bakoitzaren aldamenean dagoen neska edo mutilari ahoa marraztuz (pozik, serio ala triste).

Zer da gustatu zaidana?

- Ipuinak asmatzea.

- Ipuinak antzeztea.

- Gelako lagunekin jolastea.

- Itzalak.

- Beste ariketak.

Fitxa bete ondoren, elkarrizketa sortu.